1. EKOSISTEMAREN OSAGAIAK :
Ekosistemak biotopoa, biozenosia eta harremanak osatzen dituzte.
Biotopoa: Bizigabeak dira. Substratu batek eta horren propietate fisiko eta kimikoek osatzen dute.
Biozenosia: Bizidunak dira. Ekosistemako organismo guztiek osatzen dute.
- ELKAR ERAGITEN DUTE :
Elkarreraginak biotopoan: Ekosisteman biotopoko faktore bat aldatzen denean, gainerako faktoreetan ere aldaketak gertatzen dira.
Biotopoaren eta biozenosiaren arteko eraginak: Biotopoaren organismoek bizi diren inguruko baldintzetarako moldaerak garatu behar dituzte.
Elkarreraginak biozenosian: Ejosistemetan elkarreragin ugari gertatzen dira espezie bereko organismoen artean eta espezie desberdinetako organismoen artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario