jueves, 5 de mayo de 2011

EKOSISTEMEN DINAMIKA

3.    ENERGIA ETA MATERIA EKOSISTEMETAN :

Izaki bizidun guztiekenergia behar dugu geure bizi-funtzioak behar den moduan egiteko. Lurrak Eguzkitik hartzen duen energia planetako ekosistemetan gertatzen den energia-fluxuaren oinarria da.
Ekosistema batean, elkarrekin estu lotutako bi talde bereizten dira: energia-fluxua eta materia-zikloa.



  • NOLA JARIATZEN DA ENERGIA ?

Fluxu irekia:  Ekoizleek eguzki-energia energia kimiko bihurtzen dutenean.
Noranzko bakarreko fluxua:  Ekosisteman sartzen den eguzki-energia izaki bizidunengan energia kimiko bihurtzen denean.
Energia degradatua:  Izaki bizidunek askatzen duten beroa da.


  • NOLA JARIATZEN DA MATERIA ?

Ziklo itxia: Materiak ziklo txikia eratuz zirkulatzen du.


  • EKOSISTEMAKO ENERGIA-FLUXUAREN EZAUGARRIAK :

Lurrazalera iritzen den eguski-energiaren zati txiki bat aprobetxatzen dute organismo fotosintetizatzailek (ekoizleak). Hauek energia kimikoa duen materia organikoa sintetizatzen dute, eta horren zatirik handiena metabolismo zelularrean kontsumituko da. Ekoizleek energia termikoa askatzen dute, baina hori inguruan barreiatzen da.
Kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek jakietatik bizi-funtzioak egiteko beharrezko energia eta materia lortzen dituzte. Energia horren zatirik handiena metabolismo zelularrean xahutzen dute. Hauen jarduerak energia termikoa sortzea da, hau inguruan galtzen dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario