jueves, 5 de mayo de 2011

EKOSISTEMEN DINAMIKA

4.    ZIKLO BIOGEOKIMIKOAK :

Izaki bizidunak Lurreko gainerako sistemak osatzen dituzten osagai kimiko berberekin osatuta gaude. Osagai horiek ibilbide batzuk deskribatzen dituzte, ziklo biogeokimikoa deitzen dena. Horietan, osagaiak zikloaren konpartimentuetan finkatu eta bertan geratzen dira denbora tarte batez.
Ziklo motak:  Osagai gaseosoenak (karbonoa, nitrogenoa...) eta osagai sedimentarioenak (fosforoa, sufrea...)


  • OSAGAI GASEOSOEN ZIKLOA :

Osagaiek azkar zirkulatzen dute konpartimentuetan zehar, eta biltegi nagusitzat atmosfera dute.
Karbonoak:  Funtsezko molekula organikoen egitura osatzen du.
Nitrogenoak:  Proteinetan eta azido nukleikoetan dago.



  • OSAGAI SEDIMENTARIOEN ZIKLOAK :

Osagaien depositu nagusia geosfera da. Meteorizazioan harri sedimen-tarioetatik askatu eta lurzorura gehitzen dira.
Sufrea:  Aminoazido batzuk osatzen ditu.
Fosforoa:  Azido nukleikoen eta ornodun gehienen eskeletoen osagaia da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario