jueves, 26 de mayo de 2011

LITOSFERA ETA PLAKA TEKTONIKAREN TEORIA

· PLAKA TEKTONIKAREN TEORIA:

Plaka litosferako edo plaka tektoniko askotan zatituta dago litosfera.
Plaka tektonikoak txapel esferikoen forma duten litosferako lauza zabalak dira. Plaka tektonikoen tamaina heterogeneoa da; txikienak mikroplakak deitzen dira. Lodieraren arabera, hainbat plakak daude: ozeanoetako dortsaletatik gertu daudenek 15 kilometroko lodiera baino ez dute, eta mendikate batzuen azpikoek, ordea, 150 kilometrotik gorakoa.



          · PLAKA MOTAK:

Bi mota daude: mistoak eta ozeanikoak.
-         Plaka mistoak: Kontinenteetako eta ozeanoetako litosferan eratzen dituzte.
-         Ozeano-plakak: Bakarrik ozeanoetako litosferan daude. Itsaso Barekoa nabarmentzen da, Ozeano Barea ia osorik hartzen du eta.





            · PLAKEN ERTZAK:

Plaken ertzek plaka tektonikoen artean sortzen diren lotuneak dira. Oso eremu bereziak dira, eta bat egite dute lurrazaleko erliebeko egitura garrantzitsuekin, hala nola dortsal ozeanikoekin, itsaspeko fosekin edo mendikateekin. 

Ertz motak:
- Ertz dibergenteak: Ertzotan bi plaka bereitzen dira
- Ertz konbergenteak: Ertzotan, bi plaka tektonikok elkar jotzen dute.
- Ertz neutroak: Ertzotan, bi plakak horizotalean lerratzen dira plano batean.


jueves, 19 de mayo de 2011

EKOSISTEMEN DINAMIKA

4.1 KARBONOAREN ZIKLOA

Atmosfera da karbono-depositu nagusia. Karbonoak luzaro geosferan egon daiteke. Honek daukan CO2-a arnasketaren bidez botatzen dugu. Landareak, fotosintesiaren bidez CO2 hori hartzen dute eta O2 botatzen dute.
Kontsumitzaileek karbonoa jakien bidez gehitzen dute. Izaki bizidunek karbonoa ez eskuratzeko moduan erregai fosilak eta kareharriak gertatzen da.





4.2 NITROGENOAREN ZIKLOA

Airean dagoen nitrogenoa ezin dute izaki bizidun guztiek hartu, bakarrik lurzoruko bakterio batzuek finka dezakete. Ekoizleek soilik nitratoa asimila dezakete. Kontsumitzaileek nitrogenoa jakiekin gehitzen dute.
Atmosferako nitrogenoa ekoizleentzako nitrato erabilgarri bihur daiteke ekaitzen deskarga elektrikoen bidez, eta lurzoruko bakterio batzuek egindako finkatzeari esker.
Nitratoak ziklotik atera daitezke urak inguru sedimentario batera garraiatzen dituenean. Bertan prezipitatu egingo dira, eta harri sedimentarioak sortuko dituzte.


jueves, 5 de mayo de 2011

EKOSISTEMEN DINAMIKA

4.    ZIKLO BIOGEOKIMIKOAK :

Izaki bizidunak Lurreko gainerako sistemak osatzen dituzten osagai kimiko berberekin osatuta gaude. Osagai horiek ibilbide batzuk deskribatzen dituzte, ziklo biogeokimikoa deitzen dena. Horietan, osagaiak zikloaren konpartimentuetan finkatu eta bertan geratzen dira denbora tarte batez.
Ziklo motak:  Osagai gaseosoenak (karbonoa, nitrogenoa...) eta osagai sedimentarioenak (fosforoa, sufrea...)


  • OSAGAI GASEOSOEN ZIKLOA :

Osagaiek azkar zirkulatzen dute konpartimentuetan zehar, eta biltegi nagusitzat atmosfera dute.
Karbonoak:  Funtsezko molekula organikoen egitura osatzen du.
Nitrogenoak:  Proteinetan eta azido nukleikoetan dago.



  • OSAGAI SEDIMENTARIOEN ZIKLOAK :

Osagaien depositu nagusia geosfera da. Meteorizazioan harri sedimen-tarioetatik askatu eta lurzorura gehitzen dira.
Sufrea:  Aminoazido batzuk osatzen ditu.
Fosforoa:  Azido nukleikoen eta ornodun gehienen eskeletoen osagaia da.

EKOSISTEMEN DINAMIKA

3.    ENERGIA ETA MATERIA EKOSISTEMETAN :

Izaki bizidun guztiekenergia behar dugu geure bizi-funtzioak behar den moduan egiteko. Lurrak Eguzkitik hartzen duen energia planetako ekosistemetan gertatzen den energia-fluxuaren oinarria da.
Ekosistema batean, elkarrekin estu lotutako bi talde bereizten dira: energia-fluxua eta materia-zikloa.



  • NOLA JARIATZEN DA ENERGIA ?

Fluxu irekia:  Ekoizleek eguzki-energia energia kimiko bihurtzen dutenean.
Noranzko bakarreko fluxua:  Ekosisteman sartzen den eguzki-energia izaki bizidunengan energia kimiko bihurtzen denean.
Energia degradatua:  Izaki bizidunek askatzen duten beroa da.


  • NOLA JARIATZEN DA MATERIA ?

Ziklo itxia: Materiak ziklo txikia eratuz zirkulatzen du.


  • EKOSISTEMAKO ENERGIA-FLUXUAREN EZAUGARRIAK :

Lurrazalera iritzen den eguski-energiaren zati txiki bat aprobetxatzen dute organismo fotosintetizatzailek (ekoizleak). Hauek energia kimikoa duen materia organikoa sintetizatzen dute, eta horren zatirik handiena metabolismo zelularrean kontsumituko da. Ekoizleek energia termikoa askatzen dute, baina hori inguruan barreiatzen da.
Kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek jakietatik bizi-funtzioak egiteko beharrezko energia eta materia lortzen dituzte. Energia horren zatirik handiena metabolismo zelularrean xahutzen dute. Hauen jarduerak energia termikoa sortzea da, hau inguruan galtzen dena.

EKOSISTEMEN DINAMIKA

2.    HARREMAN TROFIKOAK EKOSISTEMAN :

Elika harremana harreman trofikoak ekosistema bateko organismoen artean elikaduraren bidez gertatzen diren elkarreraginak dira.



  • MAILA TROFIKOAK :

Ekoizleak:  Fotosintesia edo kimio-sintesia egiten duten izaki autotrofoak dira.


Kontsumitzaileak:  Landareak (belarjaleak), animaliak (haragijaleak) edo organismoen hondakinak (detritujaleak) jaten dituztenak dira.


Deskonposatzaileak:  Materia organiko <<hila>> erabili eta substantzia mineral ez-organiko bihurtzen dutenak dira.



  • KATE ETA SARE TROFIKOAK :

Kate trofikoa:  Ekosisteman energiak jariatzeko duen noranzkoaren irudikapen lineala da.
Sare trofikoa:  Ekosistemako organismoen artean ezartzen diren elikadura-harremanen irudikapen grafikoa da.

EKOSISTEMEN DINAMIKA

1.    EKOSISTEMAREN OSAGAIAK :

Ekosistemak biotopoa, biozenosia eta harremanak osatzen dituzte.

Biotopoa:  Bizigabeak dira. Substratu batek eta horren propietate fisiko eta kimikoek osatzen dute.
Biozenosia:  Bizidunak dira. Ekosistemako organismo guztiek osatzen dute.

  • ELKAR ERAGITEN DUTE :

Elkarreraginak biotopoan:  Ekosisteman biotopoko faktore bat aldatzen denean, gainerako faktoreetan ere aldaketak gertatzen dira.


Biotopoaren eta biozenosiaren arteko eraginak:  Biotopoaren organismoek bizi diren inguruko baldintzetarako moldaerak garatu behar dituzte.
Elkarreraginak biozenosian:  Ejosistemetan elkarreragin ugari gertatzen dira espezie bereko organismoen artean eta espezie desberdinetako organismoen artean.