Ozeano zabalek banatutako hainbat kontinente zeuden. Kontinenteak batu ziren eta handiago bat osatu zuten. Orogenia kaledoniarreko mendikateak eratu zituen.
Amaieran, kontinenteak berriro batu ziren eta Pangea II osatu zuten. Ondorioz, orogenia hertziniarra izan zen. (Adibidez; Iberiar mendigunea)
Klima:
Klima-aldaketak bi suntsipen masibo ekarri zituzten: aldi epel eta umeak. Pangea II eratu zenean, klima izugarri gogortu zen.
Bizia:
- Ornogabe ugari bizi ziren; trilobiteak (hiru lobulotan banatuta), graptoliteak (uretan flotatzen zuten) eta brakiopodoak (kuskuak dituzte)
- Landareek lurra kolonizatu zuten; lehenengo landareek algen antza zuten, baina eboluzionatu egin ziren. Iratzeen basoak ugaldu ziren eta ikatz-meategiak ekarri zituzten.
- Lehenengo ornodunak azaldu ziren; arrainak azaldu ziren. Aipagarrienak ostrakodermatuak (barailarik gabeak eta gorputza hezur-plakas estalita) eta plakodermatuak (baraildunak eta hezur-plakaz estaliak). Amaieran, lobulu-hegalak eta birikak zituzten arrain taldetik anfibioak sortu ziren. Gero, narrastiak azaldu ziren anfibio talde batetik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario