jueves, 14 de abril de 2011

MESOZOIKOA


Ezaugarriak:

Pangea II ezegonkor egin zen eta hainbat kontinente-bloketan zatitu zen. Horien artean ozeano berriak zabaldu ziren. Jurasikoan ozeano Atlantikoa eta Indiakoa irekitzen hasi ziren.
Itsas inguruetan sedimentuak ezarri ziren, gerora tolestu eta orogenia alpetarreko mentikateak egin zituzten.





Klima:

Klima lehorra ekarri zuen. Superkontinentea zatikatu zenean eta ozeano berriak agertu zirenean, klima leundu egin zen.



Bizia:

Bizia ugaldu egin zen; itsasoetan molusku ugari zegoen, besteak beste, belemniteak eta amoniteak.
Landare ginmospermoek baso handiak osatu zituzten. Eta, landare angiospermoak Kretazeoan agertu ziren.
Narrastiak Lurrean nagusitu ziren; hauek inguru guztiak kolonizatu zituzten. Dinosaurioak, plesiosauroak, iktiosaurioak eta pterosauroak garatu ziren.
Hegaztiak eta ugaztunak azaldu ziren; Hegaztiak Jurasikoan sortu ziren. Triasikoan, terapsido batzuek ugaztunen aldera eboluzionatu zuten. Eta Kretazioan bosgarren suntsipen masiboa gertatu zen, asteroide handi batek Lurraren kontra talka egin zuenean.



No hay comentarios:

Publicar un comentario