jueves, 14 de abril de 2011

ZENOZOIKOA



TERTZIARIOA

Ezaugarriak:

Kontinenteak eta ozeanoak orain antzera banatuta zeuden. Gertakari aipagarriena orogenia alpetarreko erliebe handiak edatu zirela da: Andeak, Alpeak Pirinioak...


Klima:

Zati handia beroa eta lehorra izan zen. Baina, duela 7 milioi urte inguru, Mediterraneoko urak lurrundu egin ziren eta horrek, igeltsuak eta beste gatz batzuk kantitate handitan ezartzea ekarri zuen. Amaieran, klima aldatu eta hoztu egin zen.


KUATERNARIOA

Ezaugarriak:

Geografia ez zen ia aldatu. Klima-aldaketa handiek gorabehera handiak eragin zituzten itsasoen mailan.


Klima:

Glaziazio izeneko episodio glaziarrak eta glaziazioen arteko garaiak tartekatu ziren. Glazioazioetan itsasoak atzera egiten zuen, hots, urak azaleratutako eremuak estaltzen zituen, izotza urtzeak itsasioen maila igotzen zuelako. Glazioazioen arteko garaietan itsasoak aurrera egiten zuen, hots, itsasioak aurrera egin eta azaleratutako eremuak azpiratzen zituen.



Bizia:

Numuliteak ugaldu ziren itsas inguruetan.


Moluskuak eta ekinodermatuak ugariak izan ziren.


Tertziarioan historiako marrazorik handiena bizi zan zen: Megalodon. Horrek, 18 zentimetroko hortzak zituen eta 20 metro inguruko luzera.


Narrastiak gutxitu egin ziren, gaur egun ezagutzen ditugun multzoetaraino.


Gramineoak agertu ziren, lurrazaleko belarjale asko ugaltzeko eta dibertsifikatzeko.


Hegaztiak eta ugaztunak dibertsifikatu egin ziren. Gizakia agertu zen. Belarjale handiak mastodonteak ziren, eta txikiak, tigre <<sable-horzduna>> ziren.

MESOZOIKOA


Ezaugarriak:

Pangea II ezegonkor egin zen eta hainbat kontinente-bloketan zatitu zen. Horien artean ozeano berriak zabaldu ziren. Jurasikoan ozeano Atlantikoa eta Indiakoa irekitzen hasi ziren.
Itsas inguruetan sedimentuak ezarri ziren, gerora tolestu eta orogenia alpetarreko mentikateak egin zituzten.





Klima:

Klima lehorra ekarri zuen. Superkontinentea zatikatu zenean eta ozeano berriak agertu zirenean, klima leundu egin zen.



Bizia:

Bizia ugaldu egin zen; itsasoetan molusku ugari zegoen, besteak beste, belemniteak eta amoniteak.
Landare ginmospermoek baso handiak osatu zituzten. Eta, landare angiospermoak Kretazeoan agertu ziren.
Narrastiak Lurrean nagusitu ziren; hauek inguru guztiak kolonizatu zituzten. Dinosaurioak, plesiosauroak, iktiosaurioak eta pterosauroak garatu ziren.
Hegaztiak eta ugaztunak azaldu ziren; Hegaztiak Jurasikoan sortu ziren. Triasikoan, terapsido batzuek ugaztunen aldera eboluzionatu zuten. Eta Kretazioan bosgarren suntsipen masiboa gertatu zen, asteroide handi batek Lurraren kontra talka egin zuenean.



jueves, 7 de abril de 2011

PALEOZOIKOA

Ezaugarriak:

Ozeano zabalek banatutako hainbat kontinente zeuden. Kontinenteak batu ziren eta handiago bat osatu zuten. Orogenia kaledoniarreko mendikateak eratu zituen.
Amaieran, kontinenteak berriro batu ziren eta Pangea II osatu zuten. Ondorioz, orogenia hertziniarra izan zen. (Adibidez; Iberiar mendigunea)






Klima:
Klima-aldaketak bi suntsipen masibo ekarri zituzten: aldi epel eta umeak. Pangea II eratu zenean, klima izugarri gogortu zen.
 

Bizia:
  • Ornogabe ugari bizi ziren; trilobiteak (hiru lobulotan banatuta), graptoliteak (uretan flotatzen zuten) eta brakiopodoak (kuskuak dituzte)
  • Landareek lurra kolonizatu zuten; lehenengo landareek algen antza zuten, baina eboluzionatu egin ziren. Iratzeen basoak ugaldu ziren eta ikatz-meategiak ekarri zituzten.
  • Lehenengo ornodunak azaldu ziren; arrainak azaldu ziren. Aipagarrienak ostrakodermatuak (barailarik gabeak eta gorputza hezur-plakas estalita) eta plakodermatuak (baraildunak eta hezur-plakaz estaliak). Amaieran, lobulu-hegalak eta birikak zituzten arrain taldetik anfibioak sortu ziren. Gero, narrastiak azaldu ziren anfibio talde batetik.